¡Oferta!

Barato IZOTZ ZULOA

El precio original era: 7,00 €.El precio actual es: 3,50 €.

  • Flete: Se cobrará un suplemento de 4 € en envíos inferiores a 49 €.
  • Devolución y reembolso en un plazo de 30 días.
  • Pago seguro mediante métodos de pago verificados.

Métodos de pago

Métodos de pago aceptados
SKU: SK0850173 Categoría:

Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte.
Istorio xumea eta sakona da Markorena. Emozioak bezain xume eta sakona. Bertan, anaia-arrebaren jaiotzarekin hainbat haurrek sentitzen duten gatazka ondo isladatzen da. Pinguino txikiaren pausoak jarraituz, hauek gurasoek zenbat maite dieten ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, pinguinoen antzera, gizakion bihotza, izotz zuloaren beste aldean dagoen itsasoa bezain amaigabea da. Ipuina gure seme-alabak laguntzeko tresna bilakatu daiteke, jeloskortasun egoerari aurre egiteko giltza eskaintzen delarik. Azken finean, guztiok merezi dugu «berezko abestia» izatea.
Liburu honetako ilustrazioek, Markoren barne-mundua samurtasunez gorpuzten dute. Sinbolismoz hornitutako imajinak erabiliz, pinguinoaren sentimenduen ibilbidea marrazten da, testuaren esanahia aberastua suertatzen delarik. Hego Poloko paisai izoztuak izkutatzen duen goxotasuna agerian ipintzen dute irudiek, irakurlearekin bilatzen den lotura sendotuz.