Bost lagun xelebre dira bost akastunak: lehena zuloz beterik dago; bigarrena, bitan tolesturik, gutun bat bezala bidaltzeko prest; hirugarrena, belaxka bera, logaleturik beti. Laugarrena buruz behera dabil, eta aurpegira begiratzeko hankaz gora jarri behar. Eta bosgarrenaz zer esan, okerra da goitik behera: kalamidade hutsa. Elkarrekin bizi dira bost bitxikeria eder horiek: bistan denez, etxe kalamastra batean. Eta zer egiten dute? Egin, egiaz, ezertxo ere ez… Harik eta halako batean, naturaz gaindiko zigor bat bezala, haien artera norbait ailegatzen den arte: Bikaina. Beatrice Alemagnaren liburu zoragarri bat, inperfekzioari eta ergelkeriari buruzkoa, akatsez beterik ere bizitza bikain bizitzeko.
¡Oferta!
Ocasión Especial BOST AKASTUNAK
El precio original era: 19,80 €.9,90 €El precio actual es: 9,90 €.
- Flete: Se cobrará un suplemento de 4 € en envíos inferiores a 49 €.
- Devolución y reembolso en un plazo de 30 días.
- Pago seguro mediante métodos de pago verificados.
Métodos de pago





